aulki auto-apurtzaile/konpontzailea

Ez dakit zein puntutaraino den erabilgarria bera bakarrik konpondu eta apurtzen den aulki robotiko batek, baina tira, hortxe daukazue. Suposatzen dut autokonpontze funtzioa berak bere burua apurtzen duenean soilik ibiliko dela, baina beno, txalupa onartuko dugu (hortxe itzulpen hardkorea).



Hirugarren legea hipergaratua duen antzeko robotik erosiko zenukete? Non geratuko litzateke gauzak suntsitzeko plazerra eta ondorengo damua? Robotek askatasuna lapurtuko digute. Eta arima? Ai ene, garun berria behar dut!

Iturria: Youtuben denbora galtzen (hainbestetan bezala).

Comments

Popular Posts