Asteazken musikala: gabon kantak Gremlis remix

Gabonetan ikusteko film egokirik badago hori Gremlins da. Elurra, maitasuna, familiya, gabonetako apaingarriak, opariak eta gabon kantak...... eta Gremlinak barra barra topa daitezke film honetan. Eta nor hobeto gabon kantak abesteko Gremlinak baino. Baita gabonei bizitasun apur bat emateko ere, bide batzez. Entzun ahots goxo eta fin hoiek, ikusi aurpegi zintzo eta maitagarriak:


Eta badakizue, aitak txakur bitxi bat oparitu badizue, ez busti eta batez ere ez eman jatekorik gaueko hamabiak eta gero. Gabon lasaiak izan nahi badituzue behintzat!

Zorionak eta urte berri on.

Comments

Popular Posts