Asteazken musikala: Loser, a Sega Genesis Tribute

Paraiso Friki blogaren bitartez Loser, a Sega Genesis Tribute albumaren berri izan dut. Sega Genesis kontsolaren jokorik mitikoenen bertsioak biltzen ditu albumak, talde ezberdinek estilo oso anitzetan eginak. Eta noski, gauza onak bezala, musutruk.



Segalari baino ni Nintendolari nintzen (NASA, NESen kloiaren zalea zehazki), baina haietariko joko batzuk ezagutu nituen eta ilusioa egin dit berriro ere, zaharberrituta, haien musika entzuteak. Eta zuek zer zineten? Nintendo ala Sega?

Iturria: Paraiso Friki, Loser, a Sega Genesis Tribute.

Gehigarria: Jeitsi ezazue albuma eta partekatu ahal duzuen lagun zein ezezagun guztiekin. Izan dadila inongo epailearen parte hartzerik gabe, webguneak isteko Espainiako Gobernuak bultzautako legea ospatzeko modua.

Gehigarria #2: Superandonik ondorengo bideoaren esteka utzi digu iruzkinean. Megadriverren Green Hill Zoneren bertsioa da eta ona ez, bikaina da.



Comments

Superandoni said…
Ona, baina badago talde brasildar bat, megadriver izenekoa, benetan segari tributu bikaina egiten diona:

http://www.youtube.com/watch?v=4RfS2SzjbzM


Beno, ni nintenderoa naiz ere segalaria baino gehiago.

http://img254.imageshack.us/img254/8775/1196112923f.jpg
Makilakixki said…
Superandoni, 2000 puztarriak zuretzako dira eta beste 2000 puztarriko bonusa ere bai, megadriverren berri emateagatik. Zure baimenarekin bideoa sarrerari gehituko diot.

A! Ta earra atera zara argazkian!
iker said…
eup ! ba aurrekoan, Aldi supermerkatuaren propaganda irakurtzen, megadriven 30 joko zekartzan kontsola portatila saltzen zuten, garaiko kontsola portatil horren itxurarekin (game gear zela uste dut), 30 € zela uste dut ere, a ze pagotxa !!
Makilakixki said…
Nolarrrl? Holako pagotxa topatu eta aprobetxatu ez? Hurrengoan izan gogoan zure blogari kuttun hau, gabonak gainean ditugula!

Popular Posts