Warp-5eko 2. denboraldiaren amaiera

2007ko azaroaren 6an Warp Bortzeko esperimentu hau hasi zen, Robot Gaiztoei buruzko zerrenda baten berri emanez. Ordutik bi urte igaro dira.


Ez naiz urteurrenak ospatzearen oso zalea eta izan ere iaz ez nuen ezer ospatu. Baina aurten zerbait egiteko gogoa piztu zait, aurtengoa urte berezia izan bait da. Bereziki dibertigarria eta bereziki interesgarria. Aurten Warp Bortz Berrian izan da eta baita Euskadi Irratian ere. Baina bereziki, aurten inoiz baino iruzkin gehiago izan ditugu, inoiz baino irakurle gehiago eta parte hartze handiagoa. Eta hori zuen, Warp Bortz zaleon, meritua da. Zuek egiten duzue Warp Bortzen idaztea hain dibertigarri, zuek egiten duzue, hein batean, Warp Bortz den bezala.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuet eta horretarako kamiseta kurioso batzuk oparitzea bururatu zait. Osotara bost bat kamiseta (kopurua kamiseten prezioaren arabera izango da beti) banatzea pentsatua daukat, bat pertsona bakoitzeko. Kamiseta bakoitzak Warp Bortzek izandako goiburu bat eramango du bularraldean. Aukeratu ezazue, beraz, gehien gustatzen zaizuen kamiseta eta egin erreserba iruzkin bat utziz. Denbora laburrean dohain jasoko duzue zuen etxean.


lehenengo diseinua


Star Wars diseinua


Battlestar Galactica diseinua


Babylon 5 diseinua

Esan bezala, egin zuen hautua eta jaso ezazue iruzkintxo batean, sarrera honetan zein beste edozeinetan, abenduaren 6a arte. Eta gabonak kamiseta eder bat jantzita igaro ahal izango dituzue.


Comments

iker said…
rediox, itxura earrrraaaaaaa kamiseta hoiena !!!!!!!!

niri gehien gustatzen zaidana " Battlestar Warp Bortzena" da, bestela 2. ere gustoko dut, star wars tipografia duena... dena den, ez dakit sariduna izango naizen edo ez, bestela ez zait batere inporta sosak jartzea kamiseta eskuratzeko, warp bortz kamiseta batek ematen duen duintasuna eta estiloa, ez du, ezta puntako disenatzaile baten arropak ematen ...
joxe said…
Wowww! Etxea lehiotik behera!!!

Niri Star Wars modelua gustatzen zait, eta, Ikerrek dioen bezala, ez zait inporta sos apur batzuk jartzea kamiseta eskuratzeko. Nahi lukete D&G eta horrelakoek horren esklusiboak izatea!!!

Zer sorpresa dugu hirugarren denboraldirako? Sintonia berria? Nazioarteko izarrak errepartoan? Gidoiaren ustegabeko 'giro' awesomerik?

Zorionak eta eskerrik asko!
Makilakixki said…
Pozten naiz kamisetak zuen gustukoak izateaz. Dirua emateko beharrean ikustean baduzue zuen burua, faborea egingo dizuet eta nire kontu zenbakia emango dizuet. Badakizue, loditasuna ez omen da ez osasungarria, ezta politikoki zuzena ere, eta ez nuke zuen kontu korronteak lodiegiak ikusi nahi....
Bromaz aparte, baliteke hemen negoziorako aukera egotea. Konpetentzia egingo diet Loreak Mendian eta Txapela Buruan markei?
Hirugarren denboraldirako zerbait xumea nuen pentsatuta. Agian EITBren kontrola hartu eta nire konfidantzazko jendea jartzen hasi, badakizu, Warp Bortz blogarien gai nagusia izan ezezik Gaur Egunen edo Wazemankena ere izan dadin adibidez. Mmmmm, interesgarria. Baina lasai, aldaketa guztiak normaltasunez eginda, inongo zentsura edo manipulaziorik gabe. ;-)
Superandoni said…
Joño, kamiseta benetan txatxiak! Hasteko zorionak, bi urte askotxo da, denbora luzea eta blogak aurrera jarraitu du. Zorionak!

Ni ere eurotxo batzuk jartzeko prest halako bat eskuratzeko. Egia esan behar badut, bloga nire irakurgailuan duela urte bat baino gutxiago dago, baina gustokoa dut oso, euskal geek-tasuna existitzen dela jakinarazten dit, bakarrik ez gaudela unibertsoan...

So say we all!
Makilakixki said…
So say we all! Negarrez ari naiz, holako gauza politak entzuteaz (Adamaren esaldiaz ari naiz, noski). Unkitu ein nauzu, Superandoni. Snif!
(T~T)
e-gor said…
Ba nik Star Wars diseinukoa hartuko nuke gustura, ez naiz beste bi serieen jarraitzailea (oraingoz e, denbora kontua besterik ez da, ziur!)
ptx said…
Gustura jaso eta jantziko nuke bigarren modeloa.
Beltza eta L bada, hobeto gainera.
Gustatu zait zuen kanpainatxo hau.. eta ez lotsatu. Ondo, oso ondo dago horrelakoak egitea....
Makilakixki said…
Earki! Martxando beste bi kamiseta! Ea ikustagun. Oker ez banago, bi Battlestar Galactica eta hiru Star Wars dira. Mila esker e-gor eta ptx Warp Bortzen Hitza zabaltzeko prest egoteagatik.

Popular Posts