Asteazken musikala: V (klasikoa, ez refrito kopiahutsadenbarrihori)

Aspalditik abisatu zuten egingo zutela eta abisatzen duena ez omen da traidorea, abisadorea baizik. Teknopatak ere abisatu zigun, eta antza atzo bertan estreinatu omen zen BBC katean. Aurkezpen bideoa ikusi dut eta bi gauza daude ikara sortu didatenak. Protagonistetako bat apaiza da eta bestea Anna, hile motzeko bisitaria, kabroi aurpegia duena, baina Dianaren ondoan gosaritarako ere balio ez lukeena.



Jatorrizko "V" telesailak niretzako zer suposatu zuen azaldu beharrik ez dago eta ezta erremake honek ematen didan beldurra ere. Oraingoz, goza ezazue jatorrizko telesaileko sarrerako musikarekin, laster "V" ez bait da gure belaunaldiak ezagutu zuen awesomitate ikeagarri hura izango.

Gehigarria: Microsiervosen irakurri dut Vren lehenengo telesaila (mini seriea) youtuben ikusi daitekeela, gazteleraz, 10 minututako ataletan. Badugu zeregina. Bide batez, nahiko eritzi ona daukate Microsiervosekoek telesail berriari, behin kapitulu pilotua ikusita. Aukera bat emango al diogu?


Comments

iker said…
V, joe ze garaiak. Diana xaguak irensten, hori bai izan zela flipea, ez dakit zenbat teoria zeuden xagu hoiei buruz, txokolatezkoak zirela, gominolazkoak, egiazkoak, jajaja... eta arrazaoia duzu, Diana zen benetako gaiztoa, bere kide hileoriak ez zuen batere beldurrik ematen, garrafoi-gaiztoa zen !!
Makilakixki said…
Oroitzen zara gominolazko arratoi hoietaz? Gominola erraldoiak ziren, eta garestiak. 25 pezeta edo balioko zuten ezta? Paga estra ematen zigutenan bakarrik erosi zitekeen luxua.
Makilakixki said…
Eta pistolak? Muskerren pistolen antzeko ur pistolak saltzen ziren garai haietan. Txarrak baino okerragoak ziren, berehala apurtzen baitziren, baina hala ere zoragarriak. Haiek garaiak!
iker said…
egia da, gominolazko sagu haiek, joder, ez dakit noizbait dastatu nituen ere... gure paga eskasarekin, prezio-kalitate erlazio hobeagoa zituzten gauzak erosi behar genituen, duro 1eko pipak, pezetako txikleak eta gominolak, jajaja marikastañaren garaiak !!!
iker said…
http://www.eitb.com/noticias/curiosidades/detalle/284345/los-lagartos-serie-v-aterrizan-donostia/

badirudi euskalherrian ere izango ditugula "lagarto" berriak, jajaja, ea makilakixki jauna okertzen den eta azkenean itxurazko remake bat egin duten...
Makilakixki said…
Bideoa I-KA-RA-GA-RRI-A da laostia:

http://www.canaltnt.es/videos/210/350

Ze pena ezin dela blogan txertatu

(,_,)

Popular Posts