Asteazken musikala: Bihurkorrak, robot azkarraaaak!

Ostiralean Bihurkor dardaratsu bati buruzko sarrera idatzi ondoren segituan sartu zitzaidan Bihurkorren marrazki bizidunen musika garunean eta ordutik etengabe aritu da nire entzumen kortexa monopolizatzen. Egia esan behar badizuet ez da euskarazko bertsioa nire garunean nongo kontrolik gabe jotzen ari zena, baina ETBko bertsioa zeinen traketsa zen ekarri dit gogora.



ETBko itzultzaileen alde esan beharra daukat benetazko artelanak egin izan dituztela marrazki bizidunen sarrerako hainbat musikekin (Dragoi Bolaren abestiak kotxean abesten ditugu alabak eta biok), baina zoritxarrez bihurkorrena talde horretan sar daitekeenik ezin esan. Goza dezazuela, hala eta guztiz ere.

Bihurkorrak, robot azkarraaaaak!

Comments

iker said…
jope, zein kutrea, orain ulertzen dut zergatik ez nuen abestia batere gogoratzen... dena den marrazkiak oso ondo zeuden, megatron, optimus... sail honetako kapitulo batek, oraingo bi pelikulek baino gidoi landuagoa zuen, jajaja

ETBko marrazki biziduneki ari garela, ea noiz jartzen dituzun Arturo Erregearenak, hasierako abestia hori bai zela ona, potentea, epikoa. Bestalde, bukaerakoa nahiko noñada zen. Komentatu nizun kapitulo guztiak euskaraz baditudala, eta pixkanaka pixkanaka ikusten noa, jeje, anekdota bezala, nik ez nuen gogoratzen, baina arturo erregea son goku da... bai biok itzultzaile bera zuten...
Makilakixki said…
Zure nahiak agindua dira niretzat. Laster Warp Bortzen Arturo Erregea izango dugu. Egia esan behar badizut, gauza bitxia gertatzen zait Arturo Erregearekin. Musika oroitzen dut baina marrazki bizidunak ez. Nonbait mozkorraldi batean Arturo Erregearen oroimenak gordetzen zituzten neuronak akatu egin nituen. Emule martxan jarri beharko nuke oroimena freskatzeko.

Popular Posts