Asteazken musikala: Sueñan los androides con ovejas electricas?

Edo Blade Runner, eleberriaren bertsio zeluloidikoan jokaldi komertzial apartan deitu zuten bezala. Zientzia fikziozko kultu filmea den aldetik ez dut ezer gehituko. Soilik, akaso, bitxikeria bat, baina lehenik ikus dezagun eta goza dezagun wikipediak "dark melodic combination of classic composition and futuristic synthesizers which mirrors the film-noir retro-future " bezala definitzen duen soinu banda zoragarriaz.



Vangelisen lana izan zen soinu banda, baina filmaren kredituetan honen berri eman arren, hamar urte behar izan zituena kalera ateratzeko (Blade Runner Director's Cut filmaren bertsioarekin plazaratzearekin bat eginez). Hala agertzen du Evangelos Odysseas Papathanassiou-ek soinu bandaren liburuxkan, musika garaian plazaratzeko gai ez zela azalduz.

Comments

Popular Posts