Bizitza estresatua, Linkena

Zaila da gero Hyrule salbatzea bigarren mailako horrenbeste misio bete behar direnean!



Ez zarete inoiz galdu bigarren mailako misio hoietan? Ala zuzenean mamira jotzen duzuen ohietarikoak zarete, laztanak misioak eta alde batera utzita? Ni behintzat jokoa luzatzen saiatzen naizenetarikoa naiz, jokoari ahalik eta entretenimendu gehien xurgatzen ahalegintzen naiz.

Iturria: Pixfans.

Comments

Iker said…
ba, wii-rako Zelda utzi zidaten eta ez diot "gustilloa" hartu, hasi eta berehala aspertu nintzen, oso infantila iruditu zitzaidan... helduek baditugu guretzat egokiagoak diren jokoak, zombie jokoak adibidez, jaja !!

dena den, azkeneko boladan abandonatua daukadana, wii bera da, egunak 24 ordu ditu bakarrik... lanean festa-egun batzuk izan beharko genituzke, "bizio-egunak", eta hauek lagunartean jolasten pasa, ordutegi laboralean, noski !! ez dakit sindikatuek zer demontre duten buruan, erreibindikazio basikoa da...
Makilakixki said…
Horixe! Giza eskubideen deklarazioan sartu beharko lukete! Sor dezagun presio talde bat eta bildu gaitezen alderdi politikoekin lehen bait lehen!

Portzierto! Ezagutzen duzu "Oneechanbara: Bikini Zombie Slayers" bideojokoa? Warp Bortzen horri buruz idatzi nuen aspaldi:
http://warp-5.blogspot.com/2008/10/neska-earrak-zonbiak-eta-katanak.html
Iker said…
ba jarri duzunean, gogoratu dut, bai itxura earra dauka joku horrek, ziur hemen ez dutela argitaratuko...
Makilakixki said…
13,50 £ barri barriya Amazonen
¬.¬

Popular Posts