aurrez aurreko inpoxibleak

¿Quien Gana? bloga hain da frikia Warp Bortzek gai frikietan duen nagusitasun erosoa kolonkan ikusi duela. Hori dela eta mega konpainien eta Borg kolektiboaren estrategia aurrera eramatea erabaki du Warp Bortzeko kontseiluak. Arerioa ezin duzula gainditu? Asimilatu. Esan eta egin. ¿Quien Gana? blogari buruz hitz egitean Warp Bortzek bere frikitasun osoa xurgatu egin du, Gokuk jendearen eta naturaren energia xurgatzen zuen bezala (baina emaitza hobeekin espero dugu). Eta kitto. Berriz ere lokartuko gaitezke, gure nagusitasunarekin eroso.


¿Quien Gana? zertaz doan jakin nahi izango duzue honez gero. Hilero pare bat edo burruka aurkezten dute, gero jendeak irabazlea aukera dezan. Baina burruka hauek bereziak dira, pertsonaiak manga, komiki, telesail eta abarretik ateratzen bait dituzte, eta orokorrean batak bestearekin antzekotasun apur bat (eta hau ez da nahitanahiezko betebeharra) besterik ez dute. Denbora luzea daramate aurrez aurrekoak aurkezten eta egia esanda ez dut astirik izan denak ikusteko, baina azken urtean badaude batzuk ikeagarri onak, irudietan ikusi ditzazkezuenak, adibidez.


Ongi pasa.

Comments

iker said…
Mini-yok irabaziko lituzke borroka guztiak, arerio izugarria da, bestela gogoratu Austin powers 2n, espaziountzian egindako borroka !!!
makilakixki said…
Erabat ados. Mini-ni izaki guztiz zitala zen. Pena hil izana. Behean bego.
iker said…
nik uste dut Berlusconin errenkarnatu dela...
makilakixki said…
Nik esango nuke Berlusconi laborategi sekretu batean sortutako mini-ni eta torrenteren arteko estalketaren emaitza dela. Kutre bezain zitala.

Popular Posts