Asteazken musikala: Me-ga madness, su-per madness!

Gremlinak maite ditut. Txikitan gustuko nituen, baina orain erakarpen berezia sortzen didate. Zikinak, nazkagarriak, bihurriak eta zitalak dira. Eta gainera 80. hamarkadako kutsu izugarria daukate, Mega madness abestia bezala.



Tabernako eszenan agertzen da abestia, gremlinak beren saltsan ari diren horretan. Musika hasi eta gremlin baten hankak ageri dira dantzan, berogailuak jantzita, buruz gora eta buruz bera, aldika, Famaren kutsu retro otxentero horrekin. Apoteosia.


Comments

Popular Posts