Asteazken musikala: Klenginem. Kapla!

Eminem ez dut inoiz gogoko izan, hainbat arrazoirengatik. Baina Eminemen imitatzailea Klingon ileordea jantzi eta abestiak Klingoneraz abesten hasten denean, gauzak zearo aldatzen dira. Abestiak erakargarri egiten hasten zaizkit bapatean. Klingon hizkuntzaren goxotasuna akaso.



Entzun dezakezuen abestia SuvwI'pu' qan tu'lu'be' da, ezagutuko zenuten bezala, eta nahi izanez gero abestiaren hitzak jarraitu ditzazkezue Klenginem ohoretsuarekin batera abesteko. Webgunea aspalditik ez omen du berritzen Klenginem ohoretsuak, baina inperioa handiago egingo duen misioren batetan egongo delako izango da ziurrenik.

Kapla!

Comments

Popular Posts