robot kementsu baten aitona


Inolaz ere ez luke berak imajinatuko bere ondorengo batek etorkizun urrunean, galaxia urrunean burutuko duen balentria. Orain, eraikin batetako sotoan ahaztua, bestelako makinen artean hautsa biltzen, berak ezin du holakorik imajinatu. Batez ere adimen izpirik ere ez duelako oraindik, modelo honetan oraindik ez bait da adimen artifiziala inplementatua izan, bere ondorengoan ez bezala. R2D2-ren arbaso honek ezin du inolaz ere imajinatu bere etorkizuneko bilobari esker galaxia askatua izango denik.


Comments

Popular Posts