Apurtutako robot earrak


Haurra nintzelarik gustukoen nituen filmeak edota telesailen atalik gogokoenak robotak apurtu eta konpontzen zituzten haiek ziren. Kitt azidoan sartu eta gero aspaldiko telebista eramangarri horietariko kutxa batean sartu zuten bezala, edo Jonny-5-i izugarrizko jipoia eman eta gero bizirik jarraitzeko kotxe bateko bateria lapurtzen zuenean bezala. Hautsitako robotek erakargarritasun berezia izan dute niretzat betidanik.

Gaurkoan hautsitako giza itxurako robot baten irudia dakarkizuet, izugarrizko errealismoz egina. Ez omen da azkena izango, izan ere hautsitako neska roboten irudi sorta kaleratzeko helburua omen dute. Irudiok plazaratzen diren heinean blog honetan ikusgai izango dituzue. Beti bezala hemen, roboten bilgune den blog honetan, Warp Bortzen.

Iturria: Botropolis.

Comments

Popular Posts