Misil jaurtigailu mugikorrak unibertsoa zure esku jarriko du


Aspaldi USB konexioaren bidez kontrolatzen zen ezinbesteko misil jaurtigailua aurkeztu genizuen. Ados egongo zarete gailu zoragarri hura deserie etorri beharko litzatekeela ordenagailu ororekin. Oraingoan, frikigailu miragarri horren eboluzioa dakarkizuet. Misil jaurtigailua mugikor egin zaigu orain. Eta ez hori bakarrik, gainera aginte baten bidez kontrolatu dezakegu. Baina ez bat bakarrik, baizik eta lau batera! Honekin, etxeko-bulegoko-klaseko-unibertsoko nagusi izan gaitezke! Hua hua hua huaaaa!


Iturria: Mila esker Xataka unibertsoaren konkista gure esku jartzeagatik.

Comments

Popular Posts