Bai, Cylon bat naiz

Cylon Detector Test :: Battlestar Galactica Wiki
Battlestar Galactica Wiki


Zuetariko askok ezagutuko du Galactica. Txikitan zoriontsu egin gintuen espazioko telesaila, A-Taldeko Phoenix (barkatu, Starbuck) eta Apolo heroien abenturak kontatzen zituena. 2003-an telesaila berregin zuten, efektu berezi berrituekin (noski) eta argumentu mila aldiz landuagoarekin. Jada laugarren denboraldian dabil, ustez azkena izango dena.

Star Trek Belaunaldi Berria guztiz ikusi eta gero telesail honi ekin nion. Bigarren denboraldian nabil eta esan diezazueket telesail zoragarria dela. Argumentua sekulakoa da, baina kontuz, Star Trek-en unibertso baiezkorra hobe duzu alde batera utzi. Galactica errealitatea baino gordinagoa bait da.

Inori argumentua zapuztu nahi ez badiot ere, dakizuela orain Cylon-ak ez direla metalezko errobot baldarrak. Orain gizakiak bezalakoak dira, eta benetako gizakiengandik bereizteko era bakarra dago. Ala ez?

Egizue aproba test honekin eta esaidazue gizaki ala Cylon zareten. Nik behintzat Cylon bat naizela topatu dut eta uste dut gizateria suntsitzeko programa martxan jarri zaidala...


Comments

Anonymous said…
eup, aspaldiko

ba lehenengo 3 denboraldiak ikusteko "pendienteen" artean ditut. Atzo Rome 2. denboraldia bukatu nuen, eta Heroes-en azkena bukatzear nago baita. Hau egin eta gero Galacticarekin jarriko naiz buru belarri, zalantzak nituen, baina zure iruzkinak konbentzitu nau !!

por cierto, ikusten dut logoa "starwarsizatu" duzula, oso polita, jeje. Honen inguruan aitortu behar dut, aurrekoan supermerkatuan erosketa egiten, zeporro bat bezala irentsi nuela Kellogs-en amua, eta "Espada laser de regalo en el interior" iragarkia zekarte Choco-krispis kutxa erosi behar izan nuela. Halako erreklamoarekin nola erresistitu...

Beno ba, ustezko Laser ezpata kriston kaka pila bat da, ez du zerikusirik ez laser, ez ezpata batekin, zuzenean birtziklajeko zaborrara bota nuen. Gaitzerdi choco krispiak gustuko ditudala...

Bueno, abisatuak zaudete, ez erosi Laser ezpata ekartzen duten kellogs-eko produkturik !!!

Iker
makilakixki said…
Argi dago telesailak dituzula gustuko, Heroes irensteko gai bazara. Nik lehenengo denboraldia ikusi nuen, mundu honetako kristo orok egin izan duen bezala, baina hor zehar blogarren denboraldiari buruz esaten dena irakurri eta gero, nahiago lehengo denboraldiko zapore gazi gozoarekin geratu.

Galactikak guztiz ustekabean harrapatu ninduen. Ez nuen honelako zientzia fikziozko telesailik espero, batez ere Star Treketik etorri eta gero. Ez da ohiko zientzia fikzioa, baina pertsonaiek indar izugarria daukate. Beno, hortxe utziko dugu. Hobe duzu zuk zeuk ikusi.
Anonymous said…
O ez! Cyclon bat naiz ni ere... http://www.battlestargalactica-wiki.com/page/Cylon+Detector+%3A%3A%3A+Test+Sample+5616

Brother Cavil...
makilakixki said…
Beste Cylon bat! Eta gainera Brother Cavilen benetako nortasunaren inguruko sorpresa zapuztu didazu! Cylon ankerrak!
Anonymous said…
por zierto, Star Trek-en inguruan, larunbatean ikusi nituen Ibarretxe eta bere alderdiko beste batzuk Spock-en itxurarekin mozorrotuta mitina ematen, jajaja Ondo dago besteen burlak humorearekin jasotzea...
makilakixki said…
Egia, oraintxe bilatu eta irakurri dut berria. Tira, berak esan zuen bezala, nor bere lepotik barre egiten jakin beharra dago. Eta egia esanda graziarik ez zaie falta. Baina hauteskunde kanpainak zertara garamatzan ikustean, graziya osoa galtzen du. Hauteskundeez kanpo egin izan balu, agian horri buruzko sarrera idatzik nukeen.

Popular Posts