a taldea (a hizki txikitan, bai)

Hemendik egun gutxitara estreinatuko da zinema onenetan A-Taldearen erremake hiper-efektu, mega-ikusgarri eta ultra-entretenigarria. Jatorrizko telebista saila lokatzaren mailan utziko duen ultra-show hau plazaratzen den bitartean a-taldearekin gozatzeko aukera daukagu. Formatu txikiagoa, trinkoagoa eta agian, pertsona txikiekin esan ohi den bezala, zitalagoa (arerioen potroak txiki txiki egiteko beste inor baino errazago daukate hauek, adibidez). Eta badakizu, arazo bat badaukazu, beste inork lagundu ez bazaitzake eta aurkitu baditzakezu, agian bere zerbitzuak kontratatu zenitzake...



Iturria: Entre Machacas y Becarios (telesailen ITURRIA. Horrela, hizki larriekin).

Comments

iker said…
oxtia zer frikada
Makilakixki said…
Miniyo-en kontraerasoa! Gureak egin du :P

Popular Posts