Asteazken retro-musikala: Deus Ex trakerra



Azken egunotan Deus Ex bideojokoaren hirugarren ataleko bideoa ikusi ahal izan dugu, izugarrizko efektuak, ikaragarrizko high definitiona eta akzio aparta agintzen duena. Itxura behintzat, ezin hobea dauka. Deus Ex, jatorrizkoak, lehenengoak, grafiko itzelak zituen ere, mugimendu eta interakzio berritzailea, eta joku mekanika eraberritzailea. Eta musika, mod tracker musika hura, disketeetan garraia zitekeena, Alex Brandonen musika guztia bezala, aparta.


Gaur egun oraindik ordenagailuan daukat Deus Ex jokoaren musika. Ez mod tracker formatuan, baizik eta mp3 formatuan, baina 2000. urtean bezain ongi entzuten da oraindik.

Comments

Popular Posts