Warp Bortzeko itxura berria


Beno, ia bukatuta dago Warp Bortzeko itxuraldaketa. Ez da aldaketa handia izan, hasieratik izan duen xumetasuna mantendu nahi izan bait dut, baina bai gauza pare bat gehitu direla. Lehenik, hirugarren zutabe bat gehitu diot, bertan hainbeste espero zenuten (?) twitterra eta bestelako gauzak jartzeko. Poliki poliki beteko da zutabe hau, eta oraindik guztiz erabakita ez dagoen arren, printzipioz gauza dinamikoagoak sartzeko helburua daukat, twitterra lekuko.

Bigarren aldaketa zutabe nagusiari eskainitako lekua da. Orain %25 (ze profesionala geratzen den hau) inguru zabalago, bideo handiagoak sartzeko. Hau zen hain zuzen ere blogatik gutxien gustatzen zitzaidana. Bideoak blogaren oinarrizko gauza dira, baina zutabearen zabalerak bideo txikiak jartzera behartzen gintuen. Konponduta.

Eta Bigarren zutabeari probetxua ematen hasteko, inkesta jarriko dut ...... egina. Zer deritzozue itxura berriaz? Ona dela, txarra ala bost axola. Egizue bozka denon artean demokrazia altxa dezagun. Aste baten buruan, emaitzak.


Comments

iker said…
bale, polita !

pega bakarra, Twitterri nik ez diot feelina hartu, egia esanda, nahiko txorrada iruditzen zait, pertsona bat bere eguneko errutina idatzi eta zabaldu nahian ¿¿??, Bideo-Twitter asmatzen denean igual sartuko naiz mobida honetan, ea playboy neskek berea egiten duten... !!
Makilakixki said…
Beno, twitterrarekin nuen ideia ez zen egunero komunera noiz joaten naizen jakitera ematea, baizik eta blogarekin zerikusia duten gauzak azaltzea, zeozer ikusi dudala, ideia berriren bat izan dudala eta abar. Bloga beste ikuspuntutik ikusteko modua bezala. Dena den, ikusiko dugu nola ateratzen den.

Mila esker bozka emateagatik.

Popular Posts