Mike Tyson's Punchout: Playstation 3 version

Playstation 3-a izugarria da. Grafika ikeagarriyak, errealismo txundigarria, Spiderman 3-ren Blu-Ray bat erreproduzitzen duen bitartean 17,5 unibertso simulatu ditzazkeen Cell txip miresgarriari esker. Hitz gutxitan: miragarri, zoragarri, hunkigarri, txundigarri, miragarrizko, ikusgarri, harrigarrizko, bikain, espantagarri, hobezin, miresgarri, jaukal, estonagarri...

Tira, gauza da horrelako potentziarekin zer egin ez dakitela, Mike Tyson's Punchout, NES-erako (edo NASA kloietarako) sortu zen boxeozko bideojokoaren bertsioa ateratzea erabaki dute orduan. Errealismoz josita eta blu-ray batean, noski.




Iturria: Games Ajare.


Comments

Popular Posts