Still Alive (Portal) Sinatra estiloz


Blog honetako jarraitzaile guztiek (0,38 inguruk, zehazki) aski ongi dakite Portal betiko bideojokorik gogokoenen artean dugula Warp Bortzen; ez bakarrik jokagarritasunarengatik, edo argumentuarengatik, edo pertsonai nagusiaren xarmarengatik, edo tartarengatik, baizik eta baita ere, eta bereziki, abesti nagusiarengatik (izan ere, aspaldiko garai ahaztuetan, horri buruzko sarrera argitaratu genuen).


Bada, Still Alive  kantaren bertsioa egin dute Frank Sinatraren estiloz, eta haisuec, polita atera zaiela.


Portzierto, irakurle azkarrenak konturatuko ziren bezala, aspaldiko garai loriatsu horietan Portal 2 bideojokoaren inguruko sarrerarik ez genuen argitaratu azkenean. Pozoindutako tarta bat konturatu zaretenontzako.
Portal 3 argitaratzen denean egingon dugu. Half Life 3-rekin batera. Hau da, inoiz ez.

Comments

Popular Posts