Amodio eta gorrotozko kanta (eta tarta ere bai)

Batzuetan, gutxitan bada ere, arteak, entretenimenduak, originaltasunak eta amodioak bat egiten dute Portal bezalako bitxiaren itxura hartuaz. Pena gaur egungo bideojokoen ildoa jarraituz hain laburra izatea. Hemen amaierako kredituetako kanta. Maitasuna 100% ean.


Portzierto, gaur arte dohain duzue Portal bideojokoa Steam-en bidez. Aprobetxau!

Eta portzierto #2: Bai, lehenengo Portal-i buruz ari naiz. Bost urte barru edo (eta lehenengoak bezala maitemintzen banau) joko puska hori mugitzeko ordenagailua dudanean ekarriko dugu Warp Zaharruno honetara.

BONUS: Aurreko abestiaren bertsio 8-biteroa. Maitagarria 8-bitetan.





 

Comments

superandoni said…
Aaaah, Portal! Bigarren jokuaren kanta ere oso ona:

http://www.youtube.com/watch?v=dVVZaZ8yO6o

Eta zer esan jokuei buruz, bikainak biak.
makilakixki said…
Beno, esan bezala bost bat urte barru esango dizut Portal 2 gustuko dudan edo ez. Une honetan nire ordenagailua seko hilko litzateke instalatzearekin soilik. Portzierto, Alienware "eramangarri" batek tilin egin dit ;)

Popular Posts