Mundu errealeko Cylon-ak Atlas du izena baina berdin suntsituko gaitu

Ez da txatxa, ez. Atlas robotak Caprica telesaileko hastapeneko Cylon horien antza ikaragarria du eta gainera DARPA agentziak garatua da, hau da Estatu Batuetako defentsa departamentuak. Kasualitatea? Ez dut uste.

Caprica-ko U-87 ziber-borrokarako unitatea

Dirudienez oraindik ez omen dute adimenik, baina denok dakigun bezala eztanda batean hildako neska baten modelo birtualak emango die adimena. Eta denok dakigu ondoren zer gertatuko den...


Zorionez badago lasaitasunerako tarterik. Atlas honek dantzarako duen joera ikusita baliteke dantza klasikoko ikastaroetan hastea eta denok suntsipenetik libratzea.

Iturria: Extremetech

Comments

Popular Posts