Asimoven Fundazioaren Trilogia entzungai (bai, entzungai)


Interneteko Artxiboari esker Isaac Asimov maisuaren Fundazioaren Trilogia entzun daiteke, bai bai, entzun. Badakizue, gainbeheran doan Inperio Galaktikoa, Trantor, Entziklopedia Galaktikoa, Psikohistoria, Lehenengo Legeaz haratago jokatzen duten errobotak... Enpin, fundamentuzko zi-fi istorioa, bai jauna. Banpiro moñoño, zonbi eta otso-neska sexien bila dabilena hobe beste edonora jotzea entretenimendu bila.



Nahi izanez gero artxiboak hainbat formatutan jaitsi daitezke ere, ohean etzanda, iluntasunean gustura entzun eta lo seko geratu ahal izateko.Dena Interneteko Artxiboari esker.


Eta Hari Seldonen jarraitzaile mangazaleen gozamenerako bola extra bat daukagu, izan ere duela gutxi Fundazioaren manga plazaratu baita. Batzutan unibertsoa frikiontzako egina dagoela dirudi.

Iturriak: Open Culture, Anime News Network.

Comments

Popular Posts