ZORIONAK CURIOSITY!

Gaur goizean Curiosity robota Marten lurreratu da, Ikararen 7 Minutuak izen hype-tsuaz ezagutarazi duten lurrartze berritzailearen ondoren. Hortik gutxira lehenengo argazkiak bidali ditu, ondoren dakusaguna tartean:

Hemen nago, hemen nago!
Bertzalde, ESAren Mars Express orbitatzailea Curiosity lurreratzen ari zen bitartean igortzen zituen irrati seinaleetara adi egon da eta ondoren gizakiok entzun ditzagun moldatu egin dituzte (20 minutuko emisioa 19 segundotan konprimituz, besteak beste). Entzun, bada, Curiosity-ren emozio oihuak:


Dudarik gabe gaurkoa egun garrantzitsua izan da gizaki zein robotentzako.

Comments

Popular Posts