Kirk eta Crusher NASAren Curiosity azaltzen

Jakingo duzuen bezala Curiosity - Mars Science Lab laborategi higikorra astelehenean iritsiko da Martera, bertan bizitza egon ote zen aztertzeko. Interneten honi buruzko hainbat bideo egon badago, baina bakar bat ere ez da iristen ikusiko ditugun bideoen mailara.


Gora frikizioa!
Izan ere hurrengo bi bideotan Kirk Kapitain puzgarria eta Wesley Crusher sasijakintsua izango ditugu  Curiosityren misioa azalduz. Pena merezi dute benetan.

>Kirk


>Crusher


Portzierto#1: Curiosity abuztuaren 6an 5:31 UTC (7:31 Euskal Herrian) direnean iritsiko da Martera eta NASAk zuzenean eskainiko du extriminez.

Portzierto#2: Misioari buruzko laburpen zoragarri bat Eureka-n egin dute.

Portzierto#3: Nire izena Curiosityrekin batera iritsiko da Martera. Mwahahahahaha errenditu zaitezte Martetarrok!

Iturria: Space.com

Comments

Popular Posts