Zonbiak & Gorotzak

Utzi albo batera egiten ari zaren oro, ondoren datorrena zinez handia baita. Ez dakigu nahiko geldo dagoen zonbien panoramara freskura ekarriko duen baina bai kiratsa. Ireki begiak eta sudurrak,  Zonbie Ass: Toilet of Dead baitator.


Robo-Geisha eta Machine Girl egin zituzten kaltetutakoen eskutik datorkigu filma eta antza argumentua badu ere agian ez eta edozein modutan bost axola. Ipurdiak, gorotzak, puzkerrak eta aurrekontu eskasez eginiko zonbikakak, erabateko arrakasta ziurtatuta dago beraz. Ikus&Goza:


Eta pinua landatzera zoaztenean oroitu: "They will come in the toilet. Denja!".

Iturria: Zona Fandom.

Comments

iker said…
zonbi hitza daraman gauza oro erakargarria bilakatzen da segituan !!!

makilakixki said…
Beno, ez pentsa. Gaur egun badago gorotz asko zonbi hitza izanagatik komuneko zulotik libratzen ez dena. Zonbiak nonahi daude gaur egun eta kalitatea apur bat jaitsi da, baina lasai, Warp Bortzera dakarguna zonbi-labela du beti ;)

Popular Posts