Zi-Fi telesailen organigrama (simaurra kenduta)

Gure Teknopatak zientzia fikziozko (bere zentzurik zabalenean, Buffy eta "Embrujadas" agertzen baitira) telesailen flowchart edo organigrama aurkeztu zigun berriki bere blogean. Ideia ona, gaur egungo eskasia telesail zaharrak ikusiz gainditzeko aukera ematen baitigu, garai hobeak iritsi bitartean. 

 
Zoritxarrez aipatu organigrama simaur pilaz beteta dago (zer egiten dute hor "Angel", "xena" edo "Pokemon" ??????). Sail horiek Zi-Fikzioaren barnean sartzea iraina da eta irainak brotxarekin ederki konpontzen dira Gimp erabili ezkero. Eta mesedez, ez gehiago esan Lost/Perdidos zientzia fikzioa dela. Norbaitek hori esaten duen bakoitzean Darth Vaderrek Ewok maitagarri bat akatzen baitu.


Portzierto, ditxosozko flowtxart horretan "Defying Gravity" (une honetan ikusten ari naizena -> laster analisia) falta da, bai eta  Steven Spielberg-en hurrengo bonbazoa/fail-a Falling Skies.


Comments

e-gor said…
Tira, uste dut hortik gauzak ezabatu edo ez erabakitzerakoan irizpidea ez dela soilik izan zi-fi edo ez, gustu pertsonalek ere zerikusi handia izan dute, ez? ;-) "Stargate" kentzea eta "The walking dead" edo "Tales from the crypt" mantentzea...

Eta gustu kontua bada, ezin dut ulertu "Smallville", "Avatar" eta "Stargate" kentzea... Grrrr! ;-)
makilakixki said…
Kar kar kar, pozten naiz zu pikatu izana! ;D
iker said…
buaff ez dakit nork hartu duen hori egitearen lana, baina truño galanta atera zaio, Lost? Spartacus? Hércules? Xena?... en fin Roma, The Tudors eta halakoak ere sartu daitezke, ez??

Eta The Walking Dead ez da sci-fi, sail hori profezia bat da, eta errealitate gordina hemendik gutxira, juar, juar, hasi metatzen janaria eta armak, beharko dituzue eta...
makilakixki said…
Erabat ados zurekin, Iker. Ikusi bestela pepino espainekin gertatzen ari dena. Zuk uste pertsona guzti horiek pepinoak janda hiltzen ari direla? Hil bai, baina baita berriz altxatu ere jende gehiago infektatzeko. Apokalipsi zonbi baten atarian gaude eta izkutatu nahi digute!

Popular Posts