Metal Totoro

Japoniarrak putoamoak dira (zentral nuklearrekin izan ezik) eta ospeari eusteko oraingoan Ghibli estudioetako filmetako hainbat abestiren metal bertsioak grabatu eta salgai jarri dituzte. Erosi ez ditut erosiko, baina bai entzungo ditudala, gustora gainera. Hemen duzuena Totoro Auzokidearen bertsioa da. Ikaragarria.



Eta gainontzekoak entzun nahi badituzue, muxutruk, hemen duzue youtube-ko erreprodukzio zerrenda. Ou yeah!

Portziero, diskaren izena "Princess Ghibli" da. Asteburu ona izan!


Iturria: Zona Fandom.

Comments

Popular Posts