kaloriak ninjatzen
Uda iritsi zaigu eta gu hemen, patata frijituak esku batean, Naparbier garagardoa bestean eta kontsolako mandoa bestean. Japonen ostera badute jokabide auto-suntsitzaile honetarako konponbidea. Kalorien Ninjak dira eta Hatori bezala hamaika trikimailu darabilte kiloak irabazteko duzun joerari aurre egiteko. Horretarako katana erabili behar badute ere.
Portzierto, bideoa egin duten morroiak ninjakeriez betetako kanala du Youtuben.
On egin!
Comments