Asteazken musikala: Harlock Kapitaina

Agindu bezala hemen duzue Harlock Kapitainaren sarrera aste honetako asteazken musikalean. Aurten marrazki bizidun hauetan oinarritutako irudi errealeko filma estreinatuko dela (Japonen bai behintzat, baina gaur egun interteti esker mugak eskasak eta ahulak dira oso) ospatzeko balio dezala.



Bide batez, dena prest daukat Harlock Kapitainari buruzko telebista maratoia egiteko. Zoritxarrez, ezin izan dut euskarazko bertsioa eskuratu (ezta euskararen alde Euskaltzaindiak hainbeste egiten duen Euskal Enkodingsen ere) eta ingelesazkoarekin moldatu beharko. Argi dago justizia kosmikorik ez dagoela.

Comments

iker said…
zer moduz dago sail hau ?? entzuna nuen bere fama, baina ez dut inoiz ikusi... gure astotxoa martxan jarri beharko dut berriro, aurten nahiko txintxo nabil, baina partxe, garfio eta zurezko hankari hautsa kenduko diet aste honetan, jeje

Popular Posts