Fantastic Four & Donkey Kong crossoverra

Muntai preziosoa gaur Warp Bortzen duguna. Lau Harrigarriak dira, Mendekatzaileekin (hots, Avengers, BZD!) batera Donkey Kongen munduan. Nor den nor azaltzea beharrezkoa ez denez, hemen utziko dugu. Preziosoa.


Eta gainera komikietako aspaldiko azal batetan oinarrituta ei dago. Baina horretarako hobe duzue Pixfansera jo, ze beren posta era honetan fusilatzeak lotsa ematen dit (nahiz eta jatorrizko iturria Pixfans ez izan, ezta Albotas ere. Covered agian? Auskalo).

Iturria: Pixfans, Albotas, Covered.

Comments

Popular Posts