Asteazken musikala: DJ Sagan featuring David Attenborough

Bai, badakit, honen antzeko bideoa jarri nizuen jada asteazken musikalean. Ez da ideiarik gabe geratu naizenik, baizik eta izugarri gogoko ditudala Symphony of Science bideoak. Izan ere gaztaroan irentsitako dokumental eta dibulgazio liburu kantitate toxiko hoiek eragina izan dute nire izaeran. Eta gainera, gaurkoan nire betiko dibulgatzailerik maiteenak elkartu egin dira, Carl Sagan bata eta David Attenborough bestea. Godzilla bata eta Gundam bestea. Ohorea da.



Handia naizenean Sagan eta Attenborough bezalakoa izateko zientziari buruzko bloga izango dut.

Iturria: Topless Robot.

Comments

Popular Posts