Marvel mundua simpsonizatua

Kontatu nizuen jada Marveleko superheroiak simpsonizatzea denborapasatzat duen morroia aske dabilela. Oraingoan pintza erabat joan zaio eta denak poster eder batean bildu ditu. Hogei urte gutxiago banu inprimatu eta logelako horman jarriko nukeen. Ze pena...



Iturria: Springfield Punx.

Comments

Anonymous said…
Jaja. Erdiak ere ez ditut ezagutzen, baina oso ona
Anonymous said…
Marvel ??????????????? Ba nik Superman, Batman, Joker, Watchmen, e.a. ikusten ditut...

Blog hau gauza serioa zela uste nuen, baina oraintxe ohartu naiz Makilakixki jaunak ez dituela Marvel eta DC-ko superheroiak ezagutzen... en fin, blogger izateko kultura maila MINIMOA eskatu beharko litzateke... jejejeje

Iker
makilakixki said…
Hala da bai Ibai, morroi honek kristongo marrazkiak egiten ditu. Izugarria da nola moldatzen duen edozein pertsonai Simpsonen estilora. No bezala, artista hutsa da ;-)
makilakixki said…
Batman?????? saguzar konplexua duen dirudun odolzalea? Ba bat ez ezik, bi dituzu marrazkian, ia topatzeko gai ote zaren, hamar bat urteren buruan ;-)

Mila esker, Anonymous.

Popular Posts