Gizmo kaka!

Gremlinak izaki maitagarri bezain gogaikarri, maltzurrak, barregarriak eta dibertigarriak ziren, batez ere gauerdia baino beranduago jaten bazuten noski. Bi filme egin zituzten, lehenengoa eta bigarrena (ze demonio, informaziorik nahi baduzu bila ezazu zuk zeuk interneten), eta ondoren era oso misteriotsuan desagertu. Non ibili dira? Ba geldi ez, prezisamente, baina norbaitek egia estaltzen saiatu arren, Warp Bortzeko ikerkuntza kazetaritza taldeak egia plazaratuko du beste behin ere. Ikusi, ikusi:



Iturria: Berriz ere sarean denbora galtzen (larritzen hasi beharko?).

Comments

Anonymous said…
Aupa hi, makilaascii !

Ez zekiat zelan bukatu nauk orri honetan baina hipnoapoa begiratu hasi nauk eta jarraian idazten ikusi nauk nere burue !!!

Ta bidebatez ze bideo txapa motel.


Attona.
Makilakixki said…
Bideoa zure gustukoa izan ez bada ere (zure gustua gaizki ote dabilen ez dut zalantzan jarriko oraingoan), pozten naiz gutxienez hipnoapoaren eraginez idatzi duzulako (buruzko oharra: hurrengoan hipnoapoaren leloan kontu zenbakia jarri eta dirua sartzeko agindu).

Mila ezker iruzkinagatik, attonatxo, eta bueltatu zaitez laster bideo txapaz beteteko blog txit honetarat.

Popular Posts