Thursday, March 15, 2012

Tron + Daft Punk + Japoniar dantzariak = GARAIPEN EPIKOA

Lehenagotik ere ikusi izan ditugu japoniarrak oholtza gainean zoragarrikeriak egiten eta gaur Warp Bortzek hain eskuzabalki dakarkizuena ez da gutxiagorako. Izan ere debekatua  egon beharko luke japoniar talde bat oholtza gainean jarri, led batzuk eta zuntz optikoa eman eta Daft Punk jartzea. Norbaitek hori grabatzea, Youtuben eskegitzea eta burmuina urtzea dena bat baita.


Iturria: Topless Robot.

Wednesday, March 14, 2012

Walking Dead-entzako intro barriya ezaguna egiten zait...

Ez dakit "Los Problemas Crecen" telesail zaharruno horren musika jartzea nahikoa izango ote den The Walking Dead bilakatzen arin den simaur-pila konpontzeko. Kirk Cameron eta bere amoriyoz betetako familiya zonbi bezala agertuko balira akaso izango luke salbaziorik, baina auskalo, V-ren berrikuspenean ere Diana agertu zen (nahiko zonbi itxura zuela portzierto) eta hala eta guztiz ere ez zuten salbaziorik aurkitu.


"Los Problemas Crecen" bezalako telesail okaztagarria jasateko gai nola izan ginen beste misteriyu bat da, hurrengo baterako utziko duguna.

Iturria: Paraíso Friki.

Monday, March 5, 2012

SEGALOLOLOLOLOLOLOLOLOLO

Zerbait esan beharko nuke baina ondoko bideoak garuna [are gehiago] hustu dit eta TROLOLO.



Iturria: Mondo Pixel.

Gehigarria: Ehunka irakurlek, ez, milioika irakurlek eskatuta hemen duzue bideoaren soinua mp3 formatuan, segapotoan, tabernan edo herriko festetan jartzeko edo bestela ez edo agian ere ez.
On egiiin!

Sunday, March 4, 2012

bake-asmoz



Thursday, March 1, 2012

Suntsipenezko musika-gailua

Zeinen gauza ederra den artea eta zientzia uztartzen direnean! Hauxe da hain zuzen BPM gailuak egiten duena. BPM edo Brain Pulse Music makinak zuzen-zuzenean irakurtzen ditu zure garuneko uhin elektromagnetikoak eta zuzen-zuzenean musika bihurtzen ditu, artekaririk gabe eta zure pentsamenduez gaindiko mugarik gabe. 

Masaki Batoh larunbat gauerako prest

Ederra ideia, tramankulua gizaki oker, psikopatiko eta eskizofreniko batek erabiltzen duen arte. Orduan soinu oker, psikopatiko eta eskizofrenikoak besterik ez dira ateratzen. Noski.



Orain arte esan ez dudana zera da, soinuaren presio-uhin longitudinalak elektromagnetiko bilakatzen direla zure barne belarrian, okertasun, psikopatia eta eskizofrenia zure garunean barreiatuz, meme zital eta kutsakorrenen moduan. Sintomak agertzen hasten diren bitartean tramankuluari buruz zerbait gehiago ikasi nahi baduzu, hemen azalpena:



Ongi izan.

Monday, February 27, 2012

Golden Eye RLR (Real-Life Resolution)

Mike Donovanen ondoren gehien miresten ditudan lagun batzuk inork gutxik jokatu baina denek maisulantzat duten Golden Eye bideojokoaren misio bat berregin dute, Mundu Errealeko™ erresoluzioan baina bideojokoaren izaera errespetatzen duen Inteligentzia Artifizial eskasarekin (edozein kasutan  Mundu Errealekoa™ baino hainbat magnitude handiagoa dena). Gozatu:



Eta bideoa gustuko izan baduzue hemen duzue makin-of-a, oraindik hobea dena akaso.



Iturria: Pixfans FTW.

Thursday, February 16, 2012

Zer eragina du Marteko atmosferak giza gorputzean?

Eta Martez ari garela, ikas dezagun apur bat gehiago gure etorkizuna den planeta horri buruz. 

hau atmosferaren eragina da eta ez hartutako esteroideena

1. ikasgaia: Oporretan Marteko paisai koloretsuez gozatzea bururatzen bazaizue ez egin Quaid/Hauser bezala eta inola ere ez kaskorik kendu. Denok dakigun bezala Marteko atmosferaren eraginez begiak errotik atera eta mihia puxika bezala puztuko baitzaizu.



#horihorrelada
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...