Adimen artifizialaren gailurra roboten arteko elkarrizketa batean
Adimen Artifiziala inoiz espero ez genuen punturaino iritsi da; hain dira adimentsuak adimen artifizialak, gizakiak hain gustuko dituen zentzu eta helbururik gabeko eztabaidak izatera iritsi dela. Izan ere, adituek aurreikusten dute 2022rako adimen artifizialek beste adimen artifizialen Whatsappeko egoerak begiratzen eta txatetan txaloak bidaltzen galduko dutela denboraren zati handi bat.
Adimen artifiziala Cleverbot chatbota da. Zure lagunez nekatuta bazaude Cleverbotekin hitz egin dezakezu bere webgunean bertan eta hala nahi izanez gero, baita zure Android, iOS eta Windows Phone gailuan. Bai, Windows Phone. Harrigarria!
Chatboten arteko elkarrizketak gustuko badituzue, hemen duzue beste bat eta
Comments