Picard -> Pogo -> Picard deepfake


Oroitzen iraganeko garai ilunetan Warp Bortzen izan genuen Pogoren Star Trek Belaunaldi Berriaren abestia? Ez, ezta? Ba ez da izango abesti horrekin matraka eman ez nuelako izango, Euskalerria Irratian ere jarri genuen eta! Nik behintzat asteak behar izan nituen abestitxoa garun azaletik ezabatzeko.





Dirudienez, ez naiz ni abesti horrekin traumatizatutako liluratutako pertsona bakarra. Izan ere, bideo horren bertsioa egin berri dute, 2020 urte distopiko honetako teknologiarik berritzaileena eta trendingena erabiliz: deepfakea.


Ez al da paradoxikoa? Picard eta Dataren papera egiten zuen abeslariaren aurpegiaren lekuan Picard eta Data jarri dituzte, zirkulua itxiz.

Comments

Popular Posts