Star Wars Holiday Special: bertsio "jasangarria"

Urtero, garai honetan, Star Wars Holiday Special ekartzen digute gogora youtuber eta influencer frikiek. Egia esanda, inork ere ez du sekula saioa osorik ikusi, benetan kondairak dioen bezain jasangaitza delako.

Saioa 1978ko Gabonetan estreinatu zen, Star Wars filmen ospea aprobetxatu nahirik. Zoritxarrez, saioa txarra baino okerragoa zen, George Lucas eta Mark Hamill bera lotsatzeko modukoa. 2020a bere azkenetan dagoen honetan, aurrerapen teknologiko eta zientifiko ikaragarriei esker, bertsio laburtua eta hobetua sortzea lortu dute zientzialariek; 20 minutukoa, soberan dagoen guztia kenduz. Ikus ezazue Disney ohartu baino lehen:

Gizartearen hobekuntza eta garapenerako Warp Bortz kolektiboaren beste zerbitzu bat izan da hau.

Comments

Popular Posts