Saga baten amaiera




Skywalkerren Igoera filmarekin (The Rise of Skywalker) amaiera ematen zaio saga luuuuuuze bati. Luzea, 42 urte iragan direlako, denbora errealean, Itxaropen Berria estreinatu zenetik; luzea film kopuruarengatik, osotara 13 film direlako (bai, egizue kontuak); eta luzea, batzuentzako batez ere, atal batzuk sortu duten eztabaidarengatik.

21. mendeko zale-sutsu, zaharruno eta marmartiak, Disney-ren garro ahalguztidunak eta George Lucasen gauzak aldatzeko apeta alde batera utzita, ni behintzat bidai polit bat bizi izanaren sentsazioarekin geratu naiz: abenturaz, emozioz, itxaropenez eta entretenimenduz betea, eta ondoko bideoak sentsazio hori nahiko ongi biltzen duela iruditzen zait:


Ni bezala, bideo gehiago ikusteko gogoz geratu bazarete, Star Wars Kids youtube kanalean duzue webisodio gehiago.

Indarrak lagun zaitzatela

Portziertoki: Bidea ez da hemen amaitzen, The Mandalorian telesail bikaina erakusten ari den bezala.

Comments

Popular Posts