Itxaropen berria dakarren Mandaloriarra



Zaila da Star Wars bezalako frankizia erraldoi batean ikuslegoa pozik izango duen produktu bat kalera ateratzea: gauza asko kontatu dira jada, lore handiegia dago atzean eta zaila da kanona guztiz errespetatzea; zale sutsuak, zaharrunoak eta zaharruno-sutsuak (okerrenak) pozik izatea eta aldi berean ikuslego berria/gaztea erakartzea ez da erraza; interes ekonomikoek zama handiegia suposatzen dute... Egoera honetan, bat batean, itxaropen berria [keinu-keinu] ekarri digun produktu bat "agertu" da: The Mandalorian. Telesail entretenigarria, interesgarria, guztiz Star Warseroa..... eta Baby Yoda duena gainera.


Disfruta dezagun, bada, The Mandalorian telesailaren soinu-bandaz eta atal bakoitzaren amaieran erakutsi dizkiguten margolan zoragarriez, egileek telesailean jarritako maitasunaren lekuko. Hau da bidea.


Eta ezagutzen zaituztegunez, hemen duzue, nola ez, telesailaren musika gaiaren 8bit bertsioa. Hau da bidea


Bide 1ez, Mandaloriarraz eta beste hainbat gauzez aritu ginen Euskalerria Irratian. Nik ez dut saioa entzun, baina hortxe duzue.

Comments

Popular Posts