Venom di-da batean konponduta



Venom (Veneno, komikizale zaharrunontzako) filmaren kalitatea alde batera utzita -nik ederki pasa nuen filma ikusten, utz dezagun hor- pertsonaiaren itxura, aurpegia batik bat, xelebre samarra iruditu zitzaidan. Bale, egia da milaka Venom desberdin daudela komikietan, baina edonola ere filmekoak ez zuen munstro ikaragarri, beldurgarri eta gupidagabearen itxura. Edo beste era batera esanda: Brock baino lehenago katutxo baten memea xurgatu duela dirudi.


Gauzak horrela Todd McFarlane komiki marrazkilari mitikoa erreskatean etorri da eta di-da batean konpondu du Venomen itxura, bideo bertikal eta soinu-efektuak eta guzt.



Zer deritzozue? McFarlanek Venom hobetu ala okerragotu egin du? Filma ikusi duzue? Zein da zuen epaia?

Bonus bezala, Venomen komiki eta filmaren hiru ordu eta piko irauten duen analisi sakona entzuteko moduan bazaudete, La Órbita de Endor podcastean duzue aukera ezin hobea.

Comments

Popular Posts