ASCII DOOM, zeren bai



Doom unibertso honetako tramankulu digital guztietara eramana izan da eta Doom bertsiorik ez duen gatxeta existitzen ez den tramankulua da eta litekeena da Matrixaren akats bat izatea. Hori hala da. Eta hala da ere Doom jokoaren ASCII bertsioa ez zela existitzen orain arte (esan nahi al du horrek ASCII ez zela existitzen?), baina zorionez bihotz handiko artista batek Matrixaren akatsa zuzendu eta Doomen ASCII bertsioa egin du. Doom hau Unity erabiliz egin dute eta itxura I-Z-U-G-A-R-R-I-A du. Hori ere hala da.


Comments

Popular Posts