Race to Mars, Zi-Fi errealista
Asko hitz egiten da egun Marte planetara gizakiak bidaltzeaz. Alde batetik Mars One proiektuak epe laburrean gizakiak bidali nahi ditu planeta gorrira, baina proiektuak sinesgarritasun negatiboa du gauza hauetaz zerbait dakitenen artean. NASAk bestalde behin eta berriz adierazten du Marte duela helburu epe ertain-luzean, baina inor gutxik sinisten du egun duen aurrekontuarekin egin ahal izango duenik. Espazioa maite dugunok beraz fikzioan dugu gure esperantza bakarra, oraingoz behintzat, eta funtzio hori ederki betetzen du "Race to Mars" mini-serieak.
Ordu eta erdiko bi ataletan banatuta etorkizun hurbileko misioa kontatzen zaigu, egungo teknologia ardatz hartuta, ahalik eta era errealistenean. Horrelako ekoizpenekin gertatzen ohi den bezala ikuspegi zinematografikotik ez da suziriak botatzen hasteko bezala, baina ederki asetzen ditu espazio-zaleon beharrak benetako misio baten itxaronaldi luze honetan. Goza.
Comments