Martera joateko aukera.....bizitza osorako

 
Proiektuari Mars One jarri diote izena eta 2023. urterako lehenengo gizakiak Martera bidaltzea du helburu. Hori bai, bidaia joanekoa da bakarrik, ez baita itzultzerik izango.

Iruñeaberriko Kale Nagusia

Datorren urtean hasiko omen dira hautagaiak aukeratzen eta entrenatzen. 2016. urtean hornigaiak bidaliko dituzte eta 2018.ean kokaleku egokia bilatuko duen rober bat. 2021. urtea bizilekua prestatzen emango dute eta 2023.ean iritsiko dira lehenengo lau martetarrak. Ordutik aurrera bi urtetan behin beste bi astronauta bidaliko dituzte han bizi, lan egin...eta hil arte.

proiektuaren bidai-orria

Eta nork ordainduko du proiektu erraldoi hau? Ba inbertsioa pribatua da guztiz eta dirua publizitatetik ateratzea espero dute, den-dena telebistaz eskainiko baitute. Bai, ongi irakurri duzu, Big Brother, edo The Truman Show ikaragarri erraldoi bat balitz bezala kudeatu nahi dute. Itzela ezta?


Ni behintzat lehenengo egunetik engantxatuko ninduke. Hori bai, baldin eta aurkezleen artean Julian Iantzi ez badago.  Zer deritzozue?

Informazio gehiago eta izen ematea: Mars One.

Comments

iker said…
Sar ditzatela munduko politikari guztiak misio horretan...YEEEAAAAHHHHH

Popular Posts