Terminalaren gozamenak


Fundamentuzko informatikazale taliban jatorra orok dakien bezala terminalaren erabilera norberaren askatasunaren erakuslea da, Neal Stephensonen "In the Beggining... Was the Command Line" saiakera liburuaren tesiari jarraikiz. Bada, terminalzale frikiok badugu pozerako motiborik gaurkoan, eta ez naiz Euskal Encounterraz ari.

Izan ere ez bat baizik bi frikizio dakartzagu terminalaren bidez gozatzeko (gozamen bikoitza, beraz):


1) Nyan Cat terminalean ikusi nahi baduzu (ikusi soilik, entzuterik ez baitago) tekleatu ondokoa:

telnet miku.acm.uiuc.edu



2) Star Wars-en ASCII bertsioaz gozatzeko (eta zaude ziur 3D bertsioa baino hobea dela):

telnet towel.blinkenlights.nl

Noski, Windows eta MacOS bezalako sasi-sistemetan ere ba omen dabil, nahiz eta osasun arrazoiengatik sistema hauek erabiltzea zein drogak hartzea batere gomendagarria ez den.

Iturria: OMG Ubuntu!

Comments

Popular Posts