Kuratas, Mundu Errealeko™ Mecha

Kuratas du izena,  Suidobashi Heavy Industry enpresak sortu du eta Mecha bat da. Honaino cyberpunk eleberri bati buruz ari garela badirudi ere Mecha hau guztiz erreala da, balio dituen 1.250.000 €ak bezain erreala. Ez hain garestia Osasuna taldeari oparituko dioguna edo Vuelta Ciclista Muy Española Iruñeatik abiatu dadin gure agintariek gastatu dutena ikusita. Eta bi hauek baino askoz erabilgarriagoa, duda barik, behin jostailuzko armak fundamentuzko batzuekin ordezkatuta.


Portzierto, neska ez da erreala, holograma anime bat baizik. Sentitzen.

Iturria: Xataka, Albotas, eta blogosferako gainontzeko kristo guztia.

>Gehigarria: Nahi izanez gero (eta milioi bat € gehiagoren truke) zure ametsetako Kuratas pertsonalizatu dezakezu. Webgunea, oraingoz, eroria dago, Mecha hau erosteko dirua inoiz izango ez duten zuek bezalako frikiei esker.


Comments

Popular Posts