Marteko roberren soinua

Inoiz imajinatu duzu zer entzungo zenukeen Spirit edo Opportunity erroberra bazina? Ba segi imajinatzen ze galdera horren erantzuna ez duzu hemen aurkituko.


 Izan ere roberrek ez dute mikrofonorik eta ondorioz ezin dute soinurik grabatu. Baina bai badituztela lurreko irregulartasunak detektatzen dituzten azelerometroak eta azelerometro hauen datuak soinu bihurtu daitezke. Emaitza ez da bereziki deigarria berez, baina niri behintzat Marten dagoen robot batek erregistratua izan dela pentsatzeak zirrara sortzen dit. Igo bolumena eta zabaldu belarriak:

Spirit



Opportunity



Informazio gehiago: NASAren webgunean eta podkastean.

Comments

iker said…
Nomejodas !! a zer kagada robotari mikrofonoa ez jartzea... benga hombre, sakeleko edozein telefono ziztrinek robotak baino funtzio gehiago ditu !!

Ze kutreak diren NASAn, hurregoan Iphone bati gurpilak inplementatu eta robot txukunagoa izango dute...
makilakixki said…
Buf! ez, ez, iPhone-a bidali izan balute Marteko irudiak ikusteko ordaindu beharko genuke eta iTunes-ekin soilik ikusi ahal izango lirateke.

Portzierto, entzuna dut Jobs ez dela hil, aitzitik marten dagoela Michael Jackson eta Kaxianorekin batera.
iker said…
ez ahaztu Elvis, bera izan zen Martera iritsi zen lehen gizakia...

Popular Posts