Liburu aukeratzaile analogikoa

Ez aspaldi zientzia fikzio zein fantasiazko telesaila aukeratzeko diagrama ekarri genuen Warp to the Bortz-era eta gaurkoan, gure frikintelektualtasunaren seinale, liburuena dakarkigu.



Eta honekin arazoa sortu zaigu. Eta latza gainera. Izan ere bideojokoen eta telesailen prokrastinazioarekin nahikoa ez bagenu, orain hamaika liburu izango ditugu irakurgailuan, denak  aldi berean irakur ditzagun eskatzen. Tira, Satan Txikiren biderkatze teknika ikasi beharko dut.

Oharra!: Diagrama hau ere simaurraz beteta dago. Gaurko honetan ez dut lan zikina egingo eta zuei utziko dizkizuet garbitze lanak. Ezkerrakeko negligentzia neurologikoa duzuenok behintzat ez duzue lan handirik izango.

Iturria:  SF Signal, Mundo Geek.




Comments

iker said…
42" pantaila behar da grafikoa behar bezala irakurtzeko... nik 1994tik edo itxaron zerrenda daukat irakurri beharreko liburuen artean... eta urtero goraka doa ! ai ama...
Makilakixki said…
Bai, ni ere hasi nintzen zerrenda egiten, liburutegiko fitxetan idazten lehenengo, paperezko agendan ondoren, gero Palm gailuan... Azkenean zerrenda handitzen zihoala ikustean estresatzen hasi nintzenez utzi egin nuen. Nonbait izango dut artxibatuta. Eta orain irakurgailu elektronikoarekin, back to the future. 3 liburu ari naiz irakurtzen une honetan. Estresaaaaaa!

Popular Posts