ESTRALURTARREK SORTUTAKO IZARRA AURKITUTA
Zientzilariek aurkitutako izar hau Lurraz kanpoko bizi forma adimentsuak existitzen direnaren froga errefusa-ezina da. Zergatik diodan hau? Azalpena irudiaren ondoren.
estralurtarren lana, fijo baietz |
>Mode txapa = ON
Izarrak hidrogenotik abiatuz elementu astunagoak sortzen dituzten fusio erreaktoreak dira oinarrian, hidrogenoa lehengai bezala erabiliz helioa eta kantitate txikiagotan gainontzeko elementu astunagoak sortuz. Izar horiek agortzerakoan espaziora askatutako elementuek sortuko dituzte ondorengo belaunaldiko izarrak. Honela, belaunaldiak joan ahala izarrak elementu astunagoetan aberastuz joango dira.
Gure eguzkiaren belaunaldiko izarrak erlatiboki aberatsak dira elementu astunetan eta proportzio hori jakina da gainera. Gertatzen dena da SDSS J102915+172927 izarrak elementu astunen oso proportzio baxua duela eta horrelako proportzioak izan zituzten izarrak aspaldi agortu zirenez izarraren esistentzia bera ezin azaldu dabiltza zientzialariak.
>Mode txapa = OFF
>Mode ze-listoa-naizen = ON
Meritokrazia zurrun eta zorrotz batean hezi izan diren zientzialariak ez dira gai gu, zientzia-fikzio eta fantasiazko filme/telesail/liburu/komiki/jokoek behin betiko izorratutako garunen jabeok hain argi ikusten duguna: Era naturalean existitzerik ez duen izar hau eoietan zehar garatutako gizarte estralurtar hiper-garatu baten lanaren ondorioa dela, energia iturri bezala erabiliko dituen izarrak espazioko hidrogeno eta helioa bilduz sortzen dituena. Tapunto.
>Mode ze-listoa-naizen =OFF
Protoss-ak dira guzti honen atzean daudenak? |
Eta guzti hau niri bakarrik bururatu zait, gaurko APOD irudia oinarritzat hartuta. Hurrengo batean Maiorga Ramirez - estralurtarrak konspirazioa eta aluminioz estalitako txapelena azalduko dizuet.
Comments