film zaletasuna neurtzeko jokoa

Neurtu ezazu filmeei zenbat dakizun Doraemonen poltsikotik bertatik ateratako gailu miragarri, zoragarri eta hiperteknologiko honekin. Film bakoitzeko (frikiak gehienak) irudi bat aurkeztuko zaizu eta zuk, urkatuan bezala, hizkiak asmatuz joan behar duzu filma asmatu arte.


Adibide gisa nik lehenengo bederatziak asmatu ditut, gero afaltzera joan eta itzulitakoan kale egin dut guztietan. Ondorioa, Gremliei ezi zaiela afaririk eman hamabiak eta gero, eta niri bederatzietatik aurrera, izaki guztiz ergel batean bilakatzen bainaiz (bai, posiblea da).

Iturria: Punto Geek.

Comments

iker said…
kaguenlamar, filma gehienak erdaraz "makarronikoki" itzultzen dituztenez handicap handia dugu kontra, jaja nik 14 asmatu eta 9 kale, aspertu arte, jaja
makilakixki said…
zorionak, kamiseta bat irabazi duzu! :P

Popular Posts